Gaztempresa Fundazioa Euskadiko Kutxaren gizarte-ekimena da, eta beraien enpresa sortu nahi duten gazte ekintzaileei, laguntzen die. Honako hau du helburua: enplegua sustatzea, gazteei enpresak sortzen eta finkatzeko laguntza emanez.
Informatu zaitez: www.gaztempresa.com
Euskal Autonomi Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
bizkaia@gaztempresa.com gipuzkoa@gaztempresa.com
alava@gaztempresa.com navarra@gaztempresa.com
Autoenpleguaren bidea urratuz, enpresa sortzeko asmoa dutenentzat. Hauexek eskaintzen dizkiegu:
  • Bideragarritasun-plana egiteko laguntza
  • Asmoak gauzatzeko finantzaketa
1. Autoenplegua lortzeko hasierako orientabideak eman
Atentzio pertsonalizatua eskainiko dizugu, enpresa-sorkuntzari buruz dituzun hasierako zalantzak argitzeko.

2. Enpresa-plana egiteko laguntza eskaini
Enpresa-sorkuntzan esperientzia handia duten langileak arituko dira zurekin. Prozesu osoan zehar prestakuntza eman eta enpresa-plana idatziko dizute.

3. Finantzaketa pribilegiatua Euskadiko Kutxan
Finantza-baldintza apartak lortzeko aukera eskaintzen duten "Gaztenpresaren kontu bereziak", zure jarduera abiarazteko inbertsioak egin ahal izan ditzazun. Dena den, ez dugu lurrak eta eraikinak erosteko laguntzarik ematen.

4. Jardueretan alta emateko gestioak
Nahi baduzu, zure enpresari Ogasunean eta Gizarte Segurantzan alta emateko gestioak egingo dizkizugu.

5. Subentzioak eta dirulaguntzak lortzeko gestioak
Eskuratu ditzakezun subentzioei buruzko xehetasunak eman eta lortzeko gestioak egingo dizkizugu.

6. Sortutako enpresa finkatzeko laguntza
Enpresa-tailerrak ditugu, zure negozioaren eguneroko gestioei buruzko zalantzak argitzeko. Bertako langileek esperientzia handia dute mikroenpresen alorrean.

Gaztenpresako telefonoa: 900.10.11.43
bizkaia@gaztempresa.com
gipuzkoa@gaztempresa.com
alava@gaztempresa.com
navarra@gaztempresa.com

Eskaera-karpetak Euskadiko Kutxaren bulego guztietan dituzu aukeran, edo bestela, aurreko posta elektronikoen bidez eskatu ditzakezu.