Lege-oharra
Lege-ohar honen bidez (aurrerantzean, “lege-oharra”) arautu egiten da http://www.gaztempresa.com (aurrerantzean, “web gunea”) Internet atariaren erabilera. Atari hori GAZTEMPRESA FUNDAZIOAri dagokio; honako hau da haren helbide soziala: Aretxabaleta 1, Bilbo 48010, Bizkaia (Merkataritza Erregistroan inskribatuta).
Legeria
Orokorrean, GAZTEMPRESA FUNDAZIOAren eta zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude (webgunean azaltzen dira).
Alderdiek berariaz egiten diote uko kasuan kasuko foruari eta Bilboko epaitegi eta auzitegien menpe geratzen dira kontratu-baldintzak interpretatu edo betearaztean sor daitezkeen mota guztietako arazoak.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak badaki, eta onartu egiten du, web gune hau erabiltzeak ez duela inolako merkataritza-harremanik sortuko GAZTEMPRESA FUNDAZIOArekin.
Web gunearen jabeak ez du zertan bat etorri beharrik bere kolaboratzaileek bertan idazten dutenarekin. GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk egokitzat jotzen dituen aldaketa guztiak egiteko eskubidea izango du web gunean aurrez inolako oharrik egin gabe. Hartara, web guneko edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake, eta baita horiek guztiak agertzeko nahiz zerbitzarietan kokatzeko modua ere.
Jabetza intelektuala eta industria-jabetza
Web guneetako eduki, diseinu grafiko eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak GAZTEMPRESA FUNDAZIOAren titulartasunpean daude. Horrenbestez, debekatuta dago horiek erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu edo aldatzea, edo web guneetako edukiak erabilita beste edozein jarduera gauzatzea; iturriak aipatuta ere ezin dira aipatutako ekintza horiek egin, GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk horretarako baimena ematen duenean salbu. Enpresaren web guneetan jasotako izen komertzial, marka edo ikur guztiak jabeen jabetzapekoak dira eta legeak babesten ditu.
Estekak (link)
GAZTEMPRESAren web guneetan agertzen diren esteken (link) helburua informazioa ematea besterik ez da, eta horrenbestez, ez dute inolaz ere horiei buruzko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik eskaintzen.
Datuen babesa eta konfidentzialtasuna
Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusten denaren ondorioetarako, datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat existitzen dela jakinarazten die GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk erabiltzaileei; fitxategi hori GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk sortu du bere erantzukizunpean eta helburua da enpresa eta erabiltzaileen arteko harremana eta informazio-zereginak mantendu eta kudeatzea. Honen bidez, esanbidezko adostasuna ematen duzu zure datuak aipatutako fitxategian jaso eta GAZTEMPRESA FUNDAZIOAren produktuei buruzko informazio komertziala igortzeko. Baldintza orokor hauek onartzerakoan, erabiltzailearen ezinbesteko datu batzuk jasoko ditu GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk bere zerbitzuak eman ahal izateko.
Datu-bilketaren helburua da, Gaztempresa sareko kide izan zaitezen, profileko beharrezko datu guztiak esku artean edukitzea, horrela, Sareko beste kideekin informazio-trukaketa errazteko. Hala ere, erabiltzailearen datuak guztiz kontrolatuko ditu GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk. Profil nahiz argitalpenei buruzko informazioa gordetzeko aukera desberdinak daude: “pribatua”, “publikoa”, “erabiltzaile erregistratuak” edo “talde zehatz bateko kideak”. Datuak gehiago babesteko, besterik adierazi ezean, edukia modu “pribatuan” gordeko da eta profilaren datuak "erabiltzaile erregistratuan" gordeko dira.
Fitxategi eta formularioen erregistroa
Erregistro-formularioa betetzea nahitaezkoa da web gunean eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuetara sartu eta horiek erabiltzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuak babesteko politika onartzen ez bada, erabiltzaileak ezin izango du web gune horretan harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen dituzten promozioetan parte hartu.
Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu GAZTEMPRESA FUNDAZIOAren (Aretxabaleta 1, Bilbo 48010) titulartasunpeko fitxategi batean jasoko direla erregistratzerakoan eskuratutako datu pertsonal guztiak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutako segurtasun-neurriak aintzat hartuta.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea izango da sartutako datuen egiazkotasunaren eta zuzenketaren erantzule bakarra. Beraz, GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk ez du inolako erantzukizunik izango gai horiei dagokienez. Nolanahi ere, erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna, eta horien erantzule dira; gainera, datu horiek behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistratu edo harpidetzeko formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk ez du erantzukizunik izango berak egin ez duen edo beste iturriren bateko informazioari buruzko egiazkotasunari dagokionez. Era berean, ez ditu bere gain hartuko aipatutako informazio hori erabiltzeak sor litzakeen kalteak. Bere web guneetan jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea izango du GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk; gainera, informazio hori eskuratzeko mugak edo debekuak ezar ditzake. Halaber, GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk emandako informazioan errore, hutsegite edo ez-emateak badaude eta horiek erabiltzaileari kalte edo galeraren bat eragiten badiote, GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk ez du erantzukizunik hartuko kalte edo galera horien aurrean, baldin eta informazio hori GAZTEMPRESA FUNDAZIOAren kanpoko beste iturriren batekoa bada.
Cookie-ak
Ez dira cookie-ak erabiltzen.
Helburuak
Erabiltzailearekiko harremana eta informazio-zereginak mantendu eta kudeatzea da GAZTEMPRESA FUNDAZIOAren helburua.
Adin txikikoak
Adin txikikoen berariazko zerbitzurik eskainiz gero, guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko luke GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk datu pertsonalak bildu edo, hala badagokio, datu horien tratamendu automatizatua egiteko.
Datuak hirugarrenei lagatzea
GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk ez die erabiltzaileen daturik lagako hirugarrenei.
Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurka jartzeko eskubidea erabiltzea
cesvasco@cesvasco.es helbide elektronikoa erabil dezakezue mezuak bidali eta datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurka jartzeko; postaz ere baliatu zaitezkete horretarako (GAZTEMPRESA FUNDAZIOA, LOPD erref., Autonomia kalea, 13. zk., Bilbo 48012, Bizkaia). Datuen Babeserako Agentziari buruzko urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa bete eta aipatutako eskubide horiek erabili ahal izateko beharrezkoa da GAZTEMPRESA FUNDAZIOAn zure nortasuna egiaztatzea. Horretarako, bidal ezazu Nortasun Agiri Nazionalaren edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein agiriren fotokopia. Hala ere, erregistroko datuak gunean bertan aldatu edo zuzendu ditzakezu, aurrez, erabiltzailea eta pasahitza idatzita.
Segurtasun-neurriak
Datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun-neurri guztiak hartzen ditu GAZTEMPRESA FUNDAZIOAk; era berean, eskuragarri dituen bestelako baliabide eta neurri gehigarriak aplikatuko ditu GAZTEMPRESA FUNDAZIOAri emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimendu gabeko eskuraketa eta lapurreta saihesteko. Enpresak ez du erantzukizunik izango interferentzia, ez-emate, etenaldi, birus informatiko, matxura telefoniko edo sistema elektronikoko funtzionamendu operatiboaren deskonexioaren eraginez sor litezkeen kalte-galerei dagokienez, baldin eta horiek GAZTEMPRESA FUNDAZIOAri ez dagozkion arrazoiak direla eta sortu badira; era berean, ez du erantzukizunik hartuko telefono-linea edo Datuen Prozesu Zentroan, Internet sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan izan diren hutsegite edo gainkargen eraginez, aipatutako sistema elektronikoan sortu diren atzerapen edo blokeoei dagokienez edo, GAZTEMPRESA FUNDAZIOAren kontroletik kanpo, hirugarren esku-hartze ez-legitimoen ondorioz sortutako kalteei dagokienez. Hala ere, Interneten aplikatzen diren segurtasun-neurriak irmoak ez direla jakin behar du erabiltzaileak.
Onarpena eta adostasuna
Datu pertsonalak babesteko baldintzei buruzko informazioa jaso duela adierazten du erabiltzaileak. Gainera, datu horien tratamendu automatizatua egiteko baimena ematen dio GAZTEMPRESA FUNDAZIOAri, betiere, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan jasotzen den moduan eta helburuetarako. Atarian eskainitako zenbait zerbitzutan datu pertsonalak babesteko baldintza bereziak ageri daitezke.
Genero-politika
Emakumeek Euskal Herriko eta Nafarroako ekintzailetasunean egin duten lan garrantzitsua islatu nahi izan dugu Gaztempresa Sarean, eta horretarako, hizkuntzaren erabilera egokia egin dugu. Horregatik, genero bikoitza jaso dugu sareko irudi, mezu eta ohar guztietan. Hala ere, uneren batean hizkuntzak printzipio hori urratzen duela uste baduzu, jakinarazi iezaguzu info_red@gaztempresa.com helbidera idatzita eta adieraz iezaguzu non aurkitu duzun hura.
Bestalde, Gaztempresa Sarearen taldeak ez du erantzukizunik izango banako erabiltzaileek sarean jarritako edukiei dagokienez. Dena den, generoren batentzat gehiegizkoa eta iraingarria izan litekeen edozein informazio edo azalpen erretiratu ahal izango dugu. Eduki mingarriak antzematen lagundu gaitzazula eskatzen dizugu. Horretarako, erabil ezazu “edukia salatu” erreminta.
|