Gaztempresa

David Egizabal.
“Gogoz zeure gain hartzen duzu
sakrifizioa da autonomo izatea”.
XULE kontsulta, Fisioterapeuta
Akupuntura eta fisioterapia landuz eta zoru pelbikoa indartzeko aditu moduan dihardu David Egizabalek Lasarte-Oriako bere kontsultan. 35 urte ditu eta norberarentzat lan egitea gogorra dela eta sakrifizio handiak eskatzen dituela dio, baina oso gustura hartu du bere gain eginkizun hori. Bere kontsultan hasieran izan zuen lan-bolumena du berriro, krisialdia baino lehen izan zuena, eta irudimena landuz eta prezioen tarifan irtenbideak bilatuz lortu du hori.
Begoña Loizaga.
“48 urte nituela, nire bizitza aldatzea
eta negozio bat jartzea erabaki nuen”.
Kinuak, Ernamuin Ekologikoak
Zaporea, kolorea eta osasuna dira Begoña Loizagaren enpresan sortzen diren produktuen ezaugarrietako batzuk, inguru horretan lehiakortasunik ez duen ekimenaren bultzatzailea da: Barazki desberdinen ernamuin ekologikoak ekoizten ditu. Produktu hori berria da eta pixkanaka jatetxeetako eta gourmeten sukaldeetan sartzen ari da, horien zapore freskoagatik eta duten bitamina ekarpen handiagatik. Gaur egun buru-belarri ari da horretarako irudia eta etiketak prestatzen.
Dani de Pablos.
“Gutxienez urtebete egon nintzen
pentsatzen erabakia hartu baino lehen”.
Argazkigintza, Argazkigintzako Zerbitzuak
Irudi bikaina izango da inolako zalantzarik gabe. Gaztempresaren laguntza erabakigarria izan zen argazki-denda batean ogibidea ikasten hasi eta era guztietako lanei inolako eragozpenik gabe aurre egiteko gaitasuna zuen argazkigintzako zerbitzu-enpresa sortzeko, eta ezkontzetako erreportajeak egin eta publizitate-agentziei zerbitzuak eskaintzeko. Horrek duen alderdi zailenerako, hau da “BEZ, autonomoak ordaintzeko eta gainerako eginkizunetarako” Gaztempresaren aholkularitza du.
Elkarrizketa osoa ikusi nahi baduzu edo elkarrizketatuekin edo beste ekintzaile batzuekin harremanetan jarri nahi baduzu informazioa jasotzeko eta esperientziak azaltzeko sar zaitez Gaztempresa Sarean eman ezazu izena orain.