Gaztempresa

Negozio berriaren ekipamendua

Hasteko, ordenagailua emango dizugu opari, eta gainerako guztia erraztuko dizugu.

Zure jarduera abian jartzeko prest duzu dena?
Agian beste zerbait falta zaizu?

Denbora eta dirua aurrezten lagunduko dizugu zure negoziorako ekipamendua kudeatzeko orduan, Gaztempresan sortu diren enpresekin harremanetan jarriz eta talde kooperatiboaren erosketa-webguneen bitartez deskontuak eskuratzeko aukera emanez, edo Aseguruak, Irudia eta paperak, Altzariak eta beste hainbat arlotan.

Ordenagailu bat opari

Ordenagailu bat ere emango dizugu opari, zure enpresaren kudeaketa-lanak errazteko.