Gaztempresa
 

Espainiako I+G+b-k enpresa pribatuen protagonismo handiagoa behar du eraginkorra izateko.

 

Deloitte Aholkularitza enpresak egin duen “Análisis comparativo del sistema español de I+D+i” izeneko azterketan alor horretan diharduen Espainiako sistemaren eraginkortasunik eza azpimarratzen du. Zehatz-mehatz esanda, Espainia 23. postuan dago bere inguruneko 30 herrialderen artean: Europar Batasuneko herrialde guztiak Malta, Txipre eta Luxenburgo izan ezik, gehi Suitza, Islandia, Norvegia, Turkia, Estatu Batuak eta Japonia.

 

Azterketaren arabera, inbertsioetan Estatuak duen gehiegizko protagonismoa da arrazoietako bat, eta enpresetan ekarpen gehiago egiteko pizgarri gutxi izatea. Zehatz-mehatz, estatuaren ekarpena guztizkoaren %42,5 da eta ekarpen pribatua, berriz, %57,1ekoa, Alemaniako enpresek dutena baino askoz baxuagoa, beren herrialdeetako inbertsioen ia %70 inbertitzen dutelako, edo Suitzan, non ekarpenen %100 pribatua den. Hortik atera duen ondorioa honakoa da: zenbat eta inbertsio pribatu handiagoa orduan eta eraginkortasun handiagoa. Azterketa hori agindu zuen Madrilgo Merkataritza Ganbera erakundeak behin eta berriro esan du zenbateko garrantzia izango lukeen enpresa txiki eta ertainek inbertsio handiagoa egiteak. Espainiako enpresek I+G+brako erabiltzen duten dirurik gehiena gure herrialdeko multinazional handiei dagokiena da. ETEk ez dute pizgarririk I+D+b proiektuak gauzatzeko. Dituzten bakarrak jarduera horiengatiko zerga-kenkariak dira. Kenkari horiek 2007an 222,7 milioi eurokoak ziren Estatuko Aurrekontu Orokorretan I+G+brako urte horretan jarri ziren 9.662 milioi euroren gain.

 

Deloitte enpresak kontuan izan ditu I+G+b sistema nazional desberdinetan inbertitu den zenbatekoa, ahalegin horretara bideratutako giza baliabideak, jabetza intelektualaren eskubideek sortzen dituzten baliabideak eta aplikazio teknologikoek sortzen dituztenak. Egoera hori konpontzeko eta lehen neurri moduan herrialderik eraginkorrenetan erabiltzen direnak hartzea gomendatzen da: Suedia, Finlandia eta Japonia, bigarren fase batean, Alemaniak eta Suitzak duten eraginkortasunera hurbiltzeko. Ezin da I+G+b eraginkorra izan baliabideak behar bezala erabiltzen ez badira, eta hori, Deloitte eta Madrilgo Kameraren arabera sistema eraberrituz saihestuko litzateke, horrela ekarpen pribatua bultzatzeko, eta bereziki ETEna.