Gaztempresa
 

Enpresek %65 arte aurreztu dezakete faktura energetikoan.

 

Neurrien behar bezalako aplikazioak, hala nola eraikinetako isolamendu termikoak edo presentzia-detektagailuekin pizten diren argien bidez enpresek garrantzizko kopurua aurreztu dezakete kostuetan. Hori egiaztatu da Innovared sareak antolatu duen Aurrezpen, Eraginkortasun eta Ziurtapen Energetikoari buruzko IV. Mintegi praktikoan, sare hori Gaztela-Mantxako gobernuaren tresna bat da eta aholkularitza koordinatua eta integrala eskaintzen die enpresei berrikuntza-proiektuak sustatzeko eta era horretan garapen teknologikoaren bidez horien lehiakortasuna hobetzeko.

 

Faktura energetiko hori da azken urte hauetan enpresa txiki eta ertainetako kostuak gehien gehitu dituen elementuetako bat. Gastu energetikoan aurrezteko gehien aipatzen diren alderdiak honakoak dira: argiztapenean kontsumo gutxiko bonbillak erabiltzea edo tenporizadoreak jartzea lanean ari garen bitartean bakarrik kontsumitzeko, eta berokuntzan eta aire girotuan, 23 eta 25 gradu erabiltzea, hortik gorako gradu bakoitzak %8ko gastu gehigarria suposatzen duelako. Ordenagailuen erabilerari dagokionez lanaldia amaitzerakoan itzaltzea gomendatzen da, erabiltzen ditugun bitartean energia aurrezteko modua aktibatzea eta kontsumo gutxiko pantailak erabiltzea.

 

Mintegi hori Innovared sarearen, Gaztela-Mantxako Unibertsitatearen eta Energia Agentziaren (AGECAM) arteko ekimena izan da. Berrikuntza- eta ikerketa-proiektuek hala enpresa txikietan zein handiagoetan duten garrantzia funtsezkoa da Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+b 2008-2011 Plan Nazionalaren helburuak betetzeari begira. Helburu horietako bat enpresa-antolamendu lehiakorra sortzea izango da, eta horretarako ezinbestekoa izango da enpresa txiki eta ertain horiek ikerketa eta berrikuntza sisteman beren partaidetza gehitzea. Horretarako, zentro teknologikoetako, ikerketa-elkarteetako, teknologi elkartegietako eta plataforma teknologikoetako gaitasuna gehitzea proposatzen da. Gainera, Ministroen Kontseiluak orain dela gutxi 14 milioi euroko kontu-sail bat onetsi du, Industria Ministerioaren bidez, berrikuntzako enpresa txiki eta ertainentzat. Partaidetzako maileguek epe luzeko baliabideak eskaintzen dizkiete horien kudeaketan eragozpenik sortu gabe, enpresa-proiektuak finantzatzeko helburuarekin, inbertsio materialen eta ez-materialen bidez. Datorren urterako, ETE Lineak, enpresa txiki eta ertainek sustatutako proiektuetarako beste mailegu-linea batek, 70 milioi euro arte gehituko du bere aurrekontua.