Gaztempresa
 

Bizkaiko Aldundiak bultzada bat eman die ETEei

 

Bizkaiko enpresa txikiak zorioneko daudela esan dezakegu. Bertako aldundia diru-laguntzak ematen ari da (onartuta dauden diru-laguntza bidezko gastuen %15 itzuli beharrik gabe) egoitza soziala eta fiskala Bizkaian duten ETEentzat; banakako enpresaburuek Bizkaiko Lurralde Historikoan izan beharko dute nahitaez ohiko etxea.

 

Interesa duten negozioek irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak Enplegu eta Prestakuntzako Bizkaiko Departamentuaren Bulego Birtualean (www.bizkaia.net). Besteren artean, laguntza horietatik kanpo geratuko dira: erakunde autonomoak edo administrazioren bati atxikiak, ABLEak, eraikuntzako enpresak, higiezinen enpresak, gestoriak, estankoak, joko-establezimenduak, mintzalekuak, eta abar.
Gainera, beste irizpideen artean, laguntza horiek lortu nahi dituzten enpresek ez dituzte 35 langile baino gehiago izango lanean, eta bi urtetik gorako antzinatasuna izan beharko dute (enpresak 2007a baino lehen hasitakoa izan behar du).
Neurri hori inguru horretako negozio txiki eta ertainak jardunean iraunarazteko edo horiei bultzada emateko asmoarekin sortu da. Erakunde bakoitzeko gehienezko laguntza ez da inolaz ere 100.000 eurotik gorakoa izango, eta gutxieneko inbertsioa 30.000 eurokoa izango da bost langile arteko enpresentzat, 50.000 eurokoa langileak seitik gora eta 15eti behera direnean, eta 75.000 eurokoa kopuru horretatik 35era bitarte dituenean lanean.

 

Langabezia gelditu
Durangaldea eta Lea Artibai dira inguru horretako langabezia-tasa handieneko bi eskualdeak, horrenbestez, bi udalerri horietako negozioek %5 gehiagoko diru-laguntza izan dezakete. Laguntza horrekin sistemaren mailarik ahulena sendotu nahi da, langabezia gehieneko guneak direla kontuan hartuta (2007ko bigarren seihileko eta 2008ko lehenengo hiruhileko datuak kontuan hartuta ezarri da hori).