- Ezagutu itzazu zure abantailak eta
eman ezazu izena
- Pasahitza ahaztu egin zaizu?
Aholkularitza Zerbitzuak
Imajinatzen duzu aholkulari tekniko eta kudeatzaile pertsona bat izatea kosturik gabe eta zure proiektu berriaren zerbitzura?
Zure negozioaren alderdi guztien inguruko aholkuak emango dizkizuten profesionalen bidez lagunduko dizu Gaztempresak. Hasierako ideiatik hasi eta hori errealitate bilakatu arte, baita ondoren ere, zure enpresaren kudeaketa hobetzen lagunduz.
Ideiaren hasierako analisia egitea, lantzea eta hobetzea
Errealitate bilakatutako 2.000 proiektu baino gehiagoko gure esperientzia honek zure ideiari balio erantsi bat ematea ahalbidetzen digu hasierako une horietan.
Proiektuaren bideragarritasuna balioestea eta merkaturatzea
Aholkulari pertsonalak zure ideiaren bideragarritasuna balioesten lagunduko dizu ekonomiaren eta merkatuaren ikuspegitik, merkaturatzeak esperotako oihartzuna eta nabarmentasuna eduki dezan.
Leihatila bakarra
Jarduera abian jartzeko, administrazioen aurrean egin beharreko izapide eta paper guztiez arduratuko gara: forma juridikoa, lizentziak, altak, zergak, diru-laguntzak...
Consulting PRO
Eta jarduera abian jarri ondoren, zure finantza-kudeatzaile pertsonalak doako aholkularitza eskainiz lagunduko dizu arlo hauetan: finantza-produktuak, fiskalitatea, lan-harremanak, kontabilitatea...
